13 Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko Dekretua onartu da (Gobernu Bilera 2019-12-26)

26/12/2019

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Gobernu Kontseiluak lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko 2015eko ekainaren 25eko Legea garatzen duen Dekretua onartu du. 


Dekretu berriak lege hori garatzen du eta lurzoruaren kalitatearen arloan prozedurak erregulatzen dituzten arauak finkatzen ditu, baita euren kalitatea ezagutzeko eta kontrolatzeko tresnen edukia eta irismena ere. Horren haritik, lurzoruaren kalitatearen eta lurzoruaren erabilera-gaitasuneko prozedurak hasteko aurkeztu beharko den dokumentazioa zehazten da. Horretaz gain, bi prozeduren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak emango dituen ebazpenen edukia zehazten da. Gainera, administrazioen arteko lankidetzari eta jendearen parte hartzeari garrantzi berezia emango zaie. 


Lurzoruaren kalitatearen arloko adierazpen-prozedurak salbuesteko kasuak zehatz arautzen ditu, baita kutsatu edo aldatu gisa aitortutako lurzoruak berreskuratzeko betebeharrak eta efektuak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak eskatutako neurriak hartu ondoren. 


Halaber, lurzoruaren egoera-txostenen edukia, irismena eta aldizkakotasuna finkatu dira, bere errekerimenduak jardueren kutsatzeko arriskuetara egokituz, baita lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen inbentarioa eguneratzeko eta aztertzeko prozedura, osaera eta oinarrizko txostenaren edukia ere. Horretaz gain, beste hainbat gairen artean, honako hau jaso da: lurzoru horien kokapena eta mugak GeoEuskadi plataforman jasoko direla, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren (Euskadiko DEA)  erreferentziako geoatarian. Lurzorua kutsa dezaketen jardueren katalogoa ere eguneratzen du. 


Era berean, lurzorua kutsa zezaketen jarduerak eduki dituzten eraikinen eta instalazioen ingurumen-kudeaketarekin lotutako betebeharrak eta haiek lurzoruaren kalitatearen aitorpen-prozedurarekin duten lotura arautu dira. 


Era horretan, dekretuaren bidez egungo esparru juridikoari segurtasun handiagoa eman nahi zaio, eta prozeduren garapena eta aurkeztu beharreko dokumentazioa argitu nahi dira. Horri esker, administrazioak azkarrago erantzungo du eta egungo epeak laburtu egingo dira. Dekretua onartuz, operadore publiko edo pribatu guztiek, lurzoruaren kalitatearen arloan eta lurzoruak berreskuratzeko gaietan dagozkien prozedurak errazago hasiko dituzte, bertan, eman beharreko urratsak eta prozedura bakoitzaren fase bakoitzean eskatutako dokumentazioa zehazten direlako. 


Dekretuan adierazitakoa tramitazio telematikoan jasoko da, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak garatutako INGURUNET plataformaren barruan. Plataforma hori urtarrilean jarriko da martxan eta lurzoru kutsatuei buruzko 10 administrazio-prozedura barne hartuko ditu.


Araua 23 artikulutan egituratzen da. Gainera, 2 Xedapen Gehigarri, Xedapen Iragankor 1, Xedapen Indargabetzaile 1, 3 Azken Xedapen eta 12 Eranskin ditu.

Irekia

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies